XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

lexema /
plurala /
lotura: plur. ta ergatib./
ergatiboaren marka
.

Baina azalbide honetatik ez ditugu argitzen bizkaierazko -AI (gizonAI) ez eta xuberoerazko -ER (praubER).

Euskal deklinabideko pluralgintzak bide bi hartu izan ditu: - Bata, -ETA- toponimo ugarigileaz baliatzen dena, eta - Bestea, -AG- beste toponimo ugarigile edo konparatzailearena.

R. Lafonek -AG- hau, lehenengo -AGA- toponimoarekin lotzen zuen, baina gero konparaketarako -AGO- horrekin ere zertu daitekela esan zuen.

Gavel -AGA-ren aldeko agertzen zen, baina Mitxelenak zera dio: -AGA- bakartasunaren adierazle ere izan daitekela (Elorrioko kasu bat jartzen du gainera: gaur ASPOTXA deitu ohi den ARIZPAGOtxaga baserriaren izena).

Eta -PAGOtxaga hori honela ulertzen du: pagoBAKOTZAGA = pagoBAKARRAGA.

Esan dezagun, azkenez, R. Lafonen bere eritxiak aldatzeko bazituela nola-halako motibo batzuk: Hagitz = asko, oso eta Heuragin= hanitz bezala Leizarragak darabiltza (eta Azkuek bere hiztegian).

Beharbada, hitzok ere -AG- horren iturburu genituke, nunbait.

Hemen azaldu dugun teoria hori, gehinean, R. Lafonek delako aldizkarian azaldutakoa da.

Baina ez da eritxi bakarra.

Beste batzuk ere badira, gai bardinaz.

Beraz, jarraian azalduko ditut, laburkiro bederen, Pl. Castaños-i jarraituz bere La formación del plural en la lengua basca.

Batez ere, IV atalburua: .